EUSKAL MUSIKA JAITSI edo ENTZUN

[1mt6]
-.-
(Diskoetako abestiak banaka entzuteko, musikariei diruz lagundu, disko fisioak lortu, beraietaz edo beren lanaz gehiago jakiteko klikatu TALDE IZENEAN) 
-musikariek beraiek beren musika jaitsi edo entzutea nahi duten euskal herrietako taldeak bakarrik agertuko dituNK EKAITZALDIA blogaren atal honetan-

-.-


VÉRTIGO - (009. erreferentzia)
VÉRTIGO ez duNK euskal talde bat, ez zakiNat bertakoren bat euskalduna denik ere baiezkoa suposatzen badiNat ere, lau abestiko izenik gabeko 7" honetan euskerazko abesti dotore bat diNatela eta niri Bartzelona aldeko jende honen musika, punk melodikoa eta beren diskoko azala asko gustatu zaizkidala besterik ez zakiNat, ea hik zer esaten duNan!!
Jaitsi DISKOA !!
S/T 7'' cover art
-.-
FRANTZESKA - (008. erreferentzia)
FRANTZESKAren Basaurion ep-a berezia duNK, punk rocka baduNK momentu batzutan, bai kalekoa, bai hardcorea baina baita ere jazza , reggaea, funka, ska, elektronika,...

Jaitsi DISKOA !!
BasauriOn! EP cover art
-.-
BAJO PRESION - (007. erreferentzia) 

BAJO PRESIÓN-en Elkarrekin lanarekin jarraitzen diNagu Ekaitzaldian barrena, punka baina punk melodiatsua, Estatu Batuetako hardcore melodikoaren trazakoa, Basauriko Txarraska etxe okupatuko soinu banda.

Jaitsi DISKOA !!

Elkarrekin cover art
-.-
LOS GALERNA - (006. erreferentzia)

LOS GALERNA taldearen Akelarre diskoarekin gatoz gaur, musika instrumentala, surfa deiturikoa Arrasateko olatuen gainean tiraka. Ea gustuko duNan!!

Jaitsi DISKOA !!
Akelarre cover art
-.-

KASERNARAT - (005. erreferentzia)
KASERNARAT-ek countrya, bluesa, folka eta rock akustikoa nahasten dizkiNK beren Orwellen aroko 31. urtean (Kristo ondorengo 2015.ean alegia) argitaratutako Okerreko bidetik diskoan., beno hori dena eta trikiti soinuak Azken zigarreta abesti bikainean. Irun `mugako herria´ delako ote duNK hauek bakero postmodernoen soinuekin jardutea? Eta Eneritzen abesteko moduak ez al diNK zerbait `indiotik´? Inoiz izan ginena abestia entzun nienetik noizbehinka berengana itzultarazten nauen talde interesgarria eta disko ederra!!


Jaitsi DISKOA !!
Okerreko bidetik (2015) cover art
-.-
M.K.T. - (004. erreferentzia)

 M.K.T. taldearen Leherketak zeruan diskoa izugarri gustatu zitzaidan entzutearekin bat, nahiz eta oso tupa-tupa jarkor zalea naizen lotu egin ninduten beren parte lasai zein intentsoek. `Zuk zeuk egizu´ (D.I.Y.-H.T.M.) filosofiaz egin daiteken beste proiektu bat gehiago duzue hau, musikalki hardcorea eta emoa burutzen diteNK (post-hc beraien esanetan).


 Jaitsi DISKOA !!
Leherketak zeruan cover art
-.-
ARRUTIKO INTXAURRAK - (003. erreferentzia)
ARRUTIKO INTXAURRAK zarauzko neska baten proiektu akustikoa duNK, hona hemen 2012ko bere maketa, dagoenekoz material berria ere badiNK kitarrajole eta abeslari honek.
Entzun edo Jaitsi dezakeNK DISKOA ondorengo estekan !!


 Arrutiko Intxaurrak - maketa cover art
-.-
HILKAR - (002. erreferentzia)

HILKAR Zumarragatik Zarautzera bitarteko jendea duNK, beren Banoa diskoa hardcorea eta thrashcorearen tarteko zerbait duNK jendilaiaren hitz batzukin zipristindua !

Jaitsi DISKOA !!

Banoa cover art

-.-
APURTU - (001. erreferentzia)

APURTU irundarren Tik tak diskoarekin hasiko nauNK, berezitasun bat diNalako diskoak, ez beren musika, letrak, diskoa bereziki gustatzen zai(zki)dalako (ezta ere ez diNat gorrotatzen), punk-rock politt bat duNK, ez, ez duNK horregatik, diskoa Ekaitzaldian izeneko abestiarekin hasten duNalako baizik, gurekin edo beste webgunearekin zer ikusirik ez diNan abesti bat, EKAITZALDIAn sartzear edo sartuta gaudenontzat...

Jaitsi DISKOA !!

Tik Tak cover art

-.-.-.-.-
Dagoenekoz edozein motatako eta adin guztietarako EUSKAL MUSIKA JAITSI EDO ENTZUTEKO AUKERA IZANGO DInAGU ekaitzaldian ... beno hasi besterik ez gaituNK egin...

DSC_3904

No hay comentarios:

Publicar un comentario